XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gabonetako oroitzapen bat, Gosaria Tiffany'sen narrazio laburrarekin eta beste bi ipuinekin batera argitaratu zuen, eta bertan Alabamako nekazari giroan Gabon batzutan gertatutakoak kontatzen dizkigu hain berea duen estilo poetikoan.

Gabon haiek ixtoriaren bidez, berriz, ia ezagutzen ez zuen aitarekin bildu zeneko narrazio gazi-gezan oinarrituz, artelan bikaina burutzea lortzen du bere ohizko maisutasunez.

Hamabost urte zituela eskola utzi behar izan zuen, baina iadanik idazteko zaletasuna erroturik zeukan.

Mississippiko ontzi batean dantzari eta margolari izan zen.

Hamazazpi urte zituela The New Yorker egunkariko erredakzioan hasi zen lanean, hau izango zelarik bere lehen eta azken lan finkoa.

Sentsibilitate zorrotzeko gizona, itxurek erakusten dutena baino areago ikusteko dohainaren eta estilo paregabean idazteko artearen jabe da.

Estatu Batuetako literaturako enfant terrible honek bere buruaz esan zuen hamazazpi urterekin idazle heldua zela, eta hogeitalau urte besterik ez zituela kritikoak txundituta utzi zituen (...).